‘Okendo’-ri azken agurra bihar, manifestazioan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 10a, 01:00

«Euskal preso politikoak dispertsatuta, urrunduta, lehen graduan eta isolatuta daude eta gaixo larriak oraindik kar­tzelan mantentzen dituz­te.  Horien artean Gari Arruar­te eta Ibon Fernandez Iradi daude», azaldu dute. 

Egoera hori sala­tze­ko, «behingoz» euskal preso­ak etxe­ratzeko eta Juan Mari Maizkurrena Okendori az­ken agurra emateko, mani­festa­zioa egingo dute bihar  Ka­lera Kalera ekime­nak deituta. Gudarien plazatik abiatuko da  arratsaldeko 19:30etan eta Tilosetako pasealekuan buka­tuko da.

«Kartzela politika krudela»
Igandean hil zen Juan Mari Maizkurrena. «Duela urte eta erdi atera zuten kar­tze­latik, kalean hil zedin». Gai­xo­tasun larria zuen Okendo-enea ba­se­rriko semeak, «bai­na, hala ere, ederki kosta zen kar­tze­latik ateratzea. Ka­lean egon zen bitartean ho­bera egin zu­en zenbait momen­tu­tan, mai­te zuen jendearen la­gun­tza­rekin. Baina kartzela po­litika krudel honek igan­dean bete zuen heriotz sen­tentzia. Eus­kal preso politi­koak etxean nahi ditugu eta bizirik!», aldarrikatu dute ma­nifes­ta­zioaren antolatzailek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!