Hernaniko Pelota Mundua, omendua

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 10a, 01:00

txotx denboraldia hastear dago eta irekiera ekitaldiak zehaztu dira. Astigarragan Olatz Arrieta kazetariak ireki­ko du, datorren asteazkenean, eta Herna­nin baditu aurten bi berri­kuntza garrantzitsu; as­te­­ko eguna eta lekua aldatu dira. Ora­in arte igandean egi­ten zen, Gudarien plazan, eta aur­ten ostiralez, urta­rri­laren 18an, egingo da Tilosetan txotx irekiera. Egu­raldi txarra egingo balu, kupela Atse­gindegira pasako litzake.

Hernaniko irekiera ekital­diak 19:00ak inguru hasi­ko dira, baina irekiera ofi­zi­a­la 19:30etan izan­go da. Eta nork irekiko duen eta omen­­duak ere ezagutzen dira dagoeneko.

15 pertsona omenduko dira eta lau igoko dira kioskoko oholtzara 
Hernaniko pelotagintza da aurtengo omendua, Herna­niko Txotx Mahaiak adostu duenez. 15 pertsona omen­duko dira (pelota eskolakoak 12 eta Galarretakoak 3) eta oholtzan/kioskoan omenduen lau ordezkari izango dira: erremonteko ordezkari bat (Endika Barrenetxea), esku-pilotako ordezkari bat eta erra­mintako nesken bi ordez­kari. Gizon eta ema­kumeen parekidetasuna kontuan har­tu­ko da.

Pelota eskolak, ordezkariak aukeratzeko ibilbidea izan du kontuan, lehenengo herri­arteko fina­letik hasita: Joka­tutako lehenengo herriarteko finala, irabazi zen lehenengo txa­pela, profesionaletara iri­tsi­­takoak eta afizionatuetan ti­tulu ospetsuenak irabazi­ta­ko­ak. Oraindik izenak ez dituzte ezagutzera eman pelo­tako arduradunek. 

Egitaraua 
Pelota era­kustaldia izango da Tilosetako frontoian pelota eskola­koen partiduekin. 19:30­etan Txotx den­boraldiaren irekiera ofiziala izango da eta 20:00etan dantza ikus­kizuna es­kainiko du Ereintza dantza taldeak. Raketisten gaia har­tuta sortu duen dan­tza saioa ikusiko da zuze­nean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!