EPABek mendi martxa antolatu du ekainerako

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 9a, 01:00

Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak ekainaren 29 eta 30ean mendi martxa omenaldi berri bat antolatu du aurreko bi ekitaldien arrakastaren haritik tiraka. Ekitaldiari buruzko informazioaren orria eta izenematearen orria eskatu daitezke dagoeneko basquefreedomtrailsww2@gmail.com helbidean eta EPAB ezagutzeko www.bpftaww2.com web gunea erabili daiteke.

Aurtengo askatasun bidea  Burdintxuruketa lepotik (Men­­­­­dibe-Cize, Nafarroa Beherean) Otsagabiara izango da. Ibiltari bezala edo ez, mendi martxa historiko omenaldietan parte hartu daiteke,  hori bai EPABarekin erregistratu behar da lehenik.

Orain arte iheslarien bi ibilbide arrakastatsu antolatu dituzte
2016ko abuztuan, Donostia Kulturaren Hiriburu Euro­pa­rraren baitan, EPAB-ek bi mar­txa antolatu zituen: gaueko eta eguneko Pirinioetako bi­ga­­rren mundu-gerrako ihes­­larien Comete ibilbidean ze­har. 
Pasa den ekainean, elkarteak, arrakastarekin ere, bi­ga­rren mundu-gerrako bes­te ihes-ibilbide bat, Nafa­rroako Pirinioetan zehar, antolatu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!