Telmo Esnalen ‘Dantza’ ikusgai, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 9a, 01:00

Telmo Esnal zuzendari zara­uz­tarraren Dantza pelikula arra­kastatsua ostiralean eto­rriko da Biteri kultur etxera, 22:30etan. Orain dela lau aste estreinatu zen eta herriz herri dabil estreinaldietan. Herna­niko kultur etxera etzi etorriko da eta asteburuan eta aste­lehenean ere eskainiko da be­tiko orduetan. Hau da larun­ba­tean, 19:30 eta 22:30­etan; igan­dean, 19:30etan; eta aste­le­henean, 16:30etan. 

Irailean estreinatu zuten, Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialaren barruan, eta Telmo Esnalen, Koldobika Jauregiren eta Juan Antonio Urbeltzen arteko elkarlanaren emaitza da pelikula. 
Pelikulan 250 dantzari baino gehiagok hartu dute parte. Greenpeace-n Lurra Saria ere irabazi du filmak eta kritika oso onak jaso ditu.

Telmo Esnalek dio istorio nahiko xumea dela. «Herri laborari baten istorioa, frui­tuaren inguruan; lanak frui­tua dakar, fruituak festa… Horren gainekoa da, nahiko sinplea. Egin dudana da dantzak kokatu eta erabaki zer dantzarekin kontatu neza­keen istorioa; erabaki zein lekutan jarri dantza bakoitza, nire ildo narratiboari lagun­tzeko.  Ez dauka hitzik, beraz, argi nuen bisualki interes­garria eta erakargarria behar zuela izan. Pelikula dan­tzatu bat da, dantzaz dan­tza istorioa kontatuko duena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!