Master Torneoa bihar hasiko da Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 9a, 01:00

Erremonteko Master Tor­ne­oa bihar hasiko da jokatzen Galarretan. Bana­kako txapel­keta izaten da eta bede­ra­tzi­garren edizioa beteko du aur­ten. 2019koan sei erre­mon­tistek hartuko dute parte, inoiz baino gehiagok, eta bost partidu jokatuko dira guztira. Eskai­lera formatua izango du. 

Bihar, lehenengo partidua
Biharko lehenengo parti­duan Azpiroz eta Endika ariko dira elkarren aurka. Biga­rren­ par­tiduan, larunba­tean, Ez­kurra II eta Barre­netxea IV lehiatuko dira bata bestearen kon­tra. Lehenengo parti­du­aren ira­baz­leak Urriza izango du aurrez aurre urtarrilaren 17an eta bigarren partiduko ira­bazleak Uterga hartuko du urtarrilaren 19an. Finala, urta­rrilaren 26an jokatuko da finalerdieetako irabazleen artean. 

Koteto Ezkurra haundiak irabazi zituen lehendabiziko bi edizioak 2011an eta 2012an. Ondoren, Urrizaren bi garai­pen etorri ziren (2013 eta 2014), Utergak hartu zuen erreleboa 2015ean eta 2016an beste bi garaipenekin eta az­ken bi urteetan berriz ere Urrizak menderatu ditu aurkariak. Urriza txapeldunak aurkez­penean azaldu zuen bana­kako txapelketetan mo­ti­­bazio be­rezia duela eta exi­jentzi mai­la, aurkari berriak eta erronka haundia izaten direla. Endika Barrenetxearen hitze­tan «gaz­teak indartsu datoz; bai Ezku­rra II eta bai Azpiroz, eta dato­rren urtean ea gazte gehiago dauden».
Aurten, UTS-Komunikazioa da babeslea eta bere izena du txapelketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!