Goiz ederra pasa zuten infantil eta alebinek Zumaian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 10a, 01:00

Hernaniko alebinak eta infantilak bikain aritu ziren Zumaiako frontoian. Bakoitzak bost minutuko sei partidu jokatu zituen eta alebinetan, Intza Arregik partidu guztiak irabazi zituen, finalean Aiako ordezkariaren aurka galdu zuen arte. Infantiletan, Ane Kerejetak partidu guztiak irabazi zituen eta finalean bere taldekide Enara Macicior gainditu zuen. Enarak Aneren kontra bakarrik galdu zuen. Goiz ederra pasa zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!