Mintzapraktikan aritzeko laguntzaileak behar dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 8a, 01:00

GURE Artean Euskaraz min­tzapraktika egitasmoan arazoak daude taldeak osatzeko, laguntzaile/boluntario faltagatik. Aurten, Euskaltzaleen Topaguneak egindako Egin jauzi! kanpainarekin bat egin du, eta ondorioz, 20 bat lagun berrik eman dute izena egitasmoan, mintzapraktika egin eta euskara praktikatzeko asmoz. Baina, laguntzaile/boluntario falta dela eta, oraindik ezin izan dira taldeak osatu.

Dakienak ez dakienari laguntzea da muina
Hori horrela, Dobera Euskara Elkartean, euskaldun eskuzabalen bila dabiltza. Egitas­moaren muina elkarri lagun­tzea da; dakienak ez dakienari laguntzea, alegia. Egi­tasmoan parte hartzen dutenak talde txikietan bil­tzen dira, hiruzpalau kidez osatutakoak.

Astean behin ordubetez
Astean behin, ordubetez ari­tzen dira euskaraz hitz egiten. Tartean, noski, hizkuntza men­peratzen duen pertsona bat izaten da lagun­tzaile moduan. Gainerako taldekideek euskara praktikatzea bilatzen dute; segurtasuna irabazteko, lotsa galtzeko edo hizkuntza maila hobetzeko, besteak beste. Nola egin, noiz eta non bildu... hori taldeak erabakitzen du.
Laguntzaile/boluntario bezala aritzeko, ez da ezinbestekoa euskararen gramatika edo Euskaltzaindiaren arauak jakitea.
Euskaraz egiteko erraztasuna eta erraztasunik ez dutenei laguntzeko gogoa besterik ez dira behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!