Urteko lehenengo zita, gaur odola emateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 8a, 01:00

Odol emaileek gaur urteko lehenengo zita dute. Eta noski odol emaile egin nahi dutenek ere bai. Aurreko asteartea jai­egu­na izan zenez, gaur izango da odola emateko urteko aurre­nekoa. Hilero bezala, arra­tsaldeko 18:00etatik 20:30­etara izango da, anbulategian.

Urtea gainera ez zen nahi bezala amaitu, Odol Emaileen elkartean nahi baino datu kaxkarragoak izan ziren eta abenduan 46 lagunek eman zuten odola, eta horietatik bi izan ziren berriak. Hori bai, herritar bat egin zen organo donante. Urteko azken hila­beteak ez dira onenak izaten.

Estrakzio kopuruek gora­beherak izaten dituzte eta egonkortu egin nahi da odol emate kopuru haundi batekin eta berriak animatu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!