Anartz Artolaren bolada onak ez du etenik. Ereñotzuko lasterkariak Irungo eta Bolonburu krosak irabazi zituen azaroan eta abenduan. Hernaniko San Silbestrean ere azkarrena izan zen eta oraingoz garaipenik garrantzitsuena Zornotzako Nazioarteko krosean lortu zuen, 20 urtez azpikoetan, pasa den igandean. 65garren edizioan 6.700 metroak 22 minutu eta 29 segundoan burutu zituen hernaniarrak.