EGUBERRIETAKO Hernaniko Pelota Txapelketa pasa den larunbatean amaitu zen bost partidu eta hiru finalekin. Senior mailan, Salaberria eta Arizmendik 22-18 irabazi zieten Altuna eta Insaustiri. Alebinen finalean, Danel Manterolak irabazi du txapelketa, finalean 16-8 Ekhi Oses gainditu eta gero. Benjaminetan, Aratz Labaka izan da txapelduna, finalean Oier Arsuagari 16-8 irabazi eta gero. Azken jardunaldian alebin eta benjaminetan 3garren eta 4garren postuak ere jokatu ziren. Xuban Uria sailkatu da hirugarren alebinetan eta Manex Alberdi laugarren. Benjaminetan Lander Arribas izan da hirugarrena eta Lier Zugasti laugarrena.
Txapelketan zehar pelota eskolako 32 benjamin eta alebin pelotari aritu dira eta Buruntzaldeako 16 pelotari senior.