Maialen Lujanbio, Agin Laguru, Oier Iurramendi, Beñat Iguaran, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendik eskainitako bertso jaialdiak esan zion agur 2018ko Bertsolatari abenduaren 29an. Sandiusterrin izan zen oraingoan, eta Aritz Zerainek, gai jartzaile lanetan, ariketetan jarri zituen bertsolariak. Jendeak gozatu ederra hartu zuen.