Hogeigarren urteurrena betetzen zuen honetan, bi hernaniarrek jokatu zuten Altzako Torneoko finala atzo aurrez aurre. Urruzolarekin batera aritu zen Paul Ojuel, eta Ioritz Arrieta, aldiz, Santxez astigartarrarekin. 22-16 irabazita, Ojuel eta Urruzolarentzat izan zen txapela, eta hernaniarra izan zen pelotaririk onena.