Azken hilabeteetako kexen ostean, goizuetar eta aranoarrek Goizuetan jasoko dute pediatra zerbitzua asteazken honetatik, hau da, etzitik aurrera, Goizuetako Udalak bando baten bidez jakinarazi duen moduan. Orain arte, Leitzara joan behar zuten.
Zita, Osasun Etxean
Hori horrela, dagoeneko eskatu daiteke hitzordua, Goizuetako Osasun Etxean, bertara dei eginez: 948 510 800.
Otsailetik, zerbitzurik gabe
Azkeneko asteetan Goizuetako eta Aranoko erabiltzaileek azaldu bezala, «2018ko otsaila arte Leitzako osasun zentroan atxikituta zegoen pediatrak ematen zuen zerbitzua Leitzan, Lekunberrin eta Goizuetan. Data horretatik aurrera, zerbitzua kendu zuten eta larrialdietan Leitzara joateko agindu zieten».