Elkartasun kontzertuak, hurrengo ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 6a, 01:00

Elkartasun kontzertuak an­tolatu ditu Hernaniko Kontra­kantxa gaz­tetxeak hurrengo ostiralerako. Gaueko 21:30etan hasiko dira, eta lau talderekin gozatu ahal izango da: Orreaga 778, Kaleko Urdangak, Perlata eta DJ Dxpe. 
Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, gaztetxearen atarian, 5 euro­ren truke.

Epaiketei aurre egiteko, jasotako dirua
Elkartasun kontzertua izango da, «Hernaniko gazte mugi­men­duko 2 kide epaituak» izango direlako, nahiz eta oraindik «epaiketa dataren jakinarazpenik ez dagoen».
Hori horrela, «epaiketaren gastuei aurre egiteko», jaialdia antolatu dute Kontrakantxa gaztetxeak eta Urrunegik, eta horretarako bideratuko dute jasotako dirua.

Mus txapelketa, bukatzeko Mus txapelketa egin zuten Kontrakantxa gaztetxean ur­tea bukatzeko, eta Ander Po­laina eta Mikel Miranda izan ziren garaile. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!