18 urtez azpikoen estatu mailako txapelketako aurreneko fasea jokatu da abenduaren bukaeran, eta Euskadiko Selekzioarekin aritu dira Markel Goñi eta Peru Ruiz astigartarrak.
Arrigorriagan jokatu dira partiduak, abenduaren 27 eta 28an. Euskadik, Canariasen kontra jokatu zuen aurrena, eta 4-0 irabazi zuen; Ruizek bi gol sartu zituen. Hurrengo egunean Nafarroaren kontra, berriz, bana berdindu zuten. Horrela, sailkapenean aurrenekoa da Euskadi, 4 punturekin.