Finalak atzo erabaki ziren

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 5a, 01:00

Umore Ona pilota txapelketako finalerdiak jokatu berri di­ra. Atzo arratsaldean jokatu ziren bost finalerdi eta pasa den abendu­aren 28an lehendabiziko hiruren txanda izan zen. 

Atzoko emaitzak oraindik jakiteke, Kronika atzo itxi ze­ne­­an oraindik ere partiduak jo­ka­­tzen ari ziren, Goizuetak izanen du ordazkaritza finalean. Ki­mu mailan,  Xanet Ape­ze­txe­ak, Epleko Etxebe­rri­a­re­kin, 18-9 gainditu zituzten Her­na­niko Pascual eta Azpeitia, pasa den astean. Beraz, Apezetxea goizuetarra finalean egonen da datorren urtarrilaren 13an, igan­dean. Beste bi goizuetarrek, Legarreta eta Elizegik, atzo jokatu zuten beraien finalerdia Hernaniko Deskarga eta Alegriaren kontra, haurren mai­lan. Haurren mailako bi finalerdiak jokatu ziren atzo. 

Xanet Apezetxea goizuetarra finalera sailkatu da kimuetan Epleko Etxeberriarekin bikote osatuz


Beste mailetan, umeetan Epleko Iturain eta Bergara fina­lean dira. Eta 22 urtez azpikoetan Andoaingo Etxezarreta eta Arratek Goizuetako Aiz­korbe eta Apezetxea kanporatu zituzten finalera sailkatuz. 
Azaroaren 30ean hasi zen txapelketa eta datorren igandean, urtarrilaren 13an, amaituko da lau finalekin. Maila ona eta partidu ederrak ikusi dira aurtengo pilota txapelketan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!