Errege Magoak Hernanira iristear dira Ekialde Urrunetik bidaia luzea egin ondoren. Gaur arratsaldeko 18:00etan izango dira herrian, opariz gainezka. Urbieta kaletik abiatuko da Erregeen kabalgata, Marielutsetik, Karobi elkartearen ondotik, herrian barrena ibiltzeko, Musika Bandaren eta txistularien laguntzaz. Noski, pajeak ere alboan edukiko dituzte eta goxokiak banatuko dira ibilbide guztian zehar.
Urbieta kalea igaro eta gero Izpizua kaletik igoko dira. Segidan, ezkerretara egingo dute, Elkanotik Plazara sartzeko. Andrekaletik Zinkoeneara jaitsi, eta Kale Nagusitik bueltatuko dira Plazara.
Haurren gutunak jasoko dituzte udaletxeko arkupetan
Udaletxeko arkupeetan, haurren gutunak jasoko dituzte, eta oparitxo bana ere emango diete.
Aurretik, Sandiusterrin ere izango dira Errege Magoak, opariak banatzen, 15:30etatik 17:15ak bitarte.
Oinetakoak ondo garbituta edukitzea komeni da gaur gauerako Meltxor, Gaspar eta Baltasar etortzen direnerako eta jatekoa ere utzi mesedez.