Eguberri txapelketari bukaera gaur, frontoian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 5a, 01:00

Pelotari hernaniarrek bede­ra­tzi partdiu jokatuko dituzte asteburu honetan, bost txa­pelketa ofizial eta pribatutan.

Horietako bat da Herna­ni­ko 16 benjamin, beste 16 ale­bin eta Bu­run­tzal­de­ako 8 se­nior jokatzen ari di­ren Her­naniko Eguberri Txapelketa.

Finalak, argazkia eta sarien zozketak, frontoian
Eguberri Txapelketako azken jardunaldi honi 10:00etan eman­go zaio hasiera kirol­de­gi­ko frontoian. Aurrena, ben­jamin eta alebin mailetako finalerdiak jokatuko dira, eta 11:00etan, pelota eskolako pe­lotari guztiek denboraldiko argazki ofiziala egingo dute.

Gero, 11:30etan benjamin eta alebinetako 3 eta 4 pos­tuak eta finala jo­katuko dira.

Bukatzeko, 12:30etan se­nio­rretako finala jokatuko da: Altuna-Insausti/Salaberria-Arizmendi. Sariak banatuta, zozketak ere izango dira.

Altzako finalak, bihar
Altzako Torneoko finala, be­rriz, bihar jokatuko da, 12:00e­tan. Paul Ojuel herna­nia­rra, Asteasuko Urruzo­la­re­kin, Ioritz Arrieta hernania­rra eta Astigarragako San­txezen aurka ariko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!