2.487 euro bildu eta Adarragako tarta erregalatu

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 5a, 01:00

Pasaportes para Siria elkarteak antolatuta, PIN solidarioa jarri zuten frontoian, pasa den larunbatean eta bildu ziren 2.487,60 euroak Lesboseko haur errefuxiatuentzako izan­go dira. Antolatzai­leek eskerrak eman nahi izan dizkiete Udalari, hurbildu ziren 500 haur eta helduei, 29 boluntarioei, Kabiari eta Kide kafetegiari sarrerak saltzen laguntzeagatik eta Denontzat gimnasioari ere bai materiala jartzeagatik. Era berean, jakinarazi dute Ada­rra­gak oparitutako tartaren irabazlea 287 zenbakia izan dela eta saria jasotzeko, 640 110 737 telefonora deitu behar duela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!