Bazkide egiteko epea, gaur zortzira arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Umore Ona elkarteak herritar guztiei egin die deia, elkarteko bazkide egin daitezen. Eskaerak egiteko epea otsailaren 16ra arte egonen da zabalik; elkartean bertan eman behar da izena, baina horrez gain, egungo bi bazkideren babesa ere lortu beharko da. Sarrera-kuota ere ezarri da: 18 eta 25 urte bitartekoek 300 euro ordaindu beharko dituzte, eta 25 urtetik gorakoek, 510 euro. Nahi izanez gero ordainketa bakarra egin ahal izanen da, edo nahiago bada, 12 kuotatan ordaindu. Izena eman ondoren, hilabete itxaron beharko da onartua izan den ala ez jakiteko, urteko batzarra martxoaren 16an eginen baitu elkarteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!