2018a «beltza», Euskal Herriko langileentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 5a, 01:00

Buruntzaldeako LAB sindi­ka­tuak prentsa oharra osatu du, 2018an Euskal Herrian gertatu diren lan istripuak salatzeko. «Amaitu berri den urtea beltza» izan dela salatu du, «Euskal Herrian 68 langile hil» direlako 2018an, eta kezka azaldu du, «urte betean %22 igo» delako kopurua.

«Lan istripuak ez dira halabeharrezkoak»
Pasatako urtea errepasatuta, LABek azaldu du «2018ko egu­nik beltzena otsailaren lehe­na» izan zela, lau hildako­re­kin: «Bizkaibuseko gidari bat eta kamioilari bat zendu ziren Galdakaon, bi ibilgailuek au­rrez aurre elkar jota, eta Loiun, furgoneta batean hilik topatu zituzten bi langile».

Sindikatuak azaldu du «Eus­kal Herrian 5 egunetik behin ama bat, seme bat, la­gun bat etxetik lanera irteten dela hirugarren baten helburu ekonomikoak asetzera, eta ez da inoiz gehiago etxera buel­ta­tzen». Eta gaineratu du hauek «erailketak» direla, eta «ez he­riotzak. Istripuak ez dira hala­beharrezkoak, lan baldintza eta eredu produktiboaren on­do­riozkoak dira, langileen osa­su­naren gainetaik irabazi as–moa nagusitzen baita. Lan erreformak, lan baldintzen gainbehera, gehiegizko lan erritmoak, lanaldi partzialak, segurtasun neurri falta... Guzti hori dago ezbeharren atzean. Politika konkretu bat dago heriotzen atzean. Lan istripu­ak prekarietate egoeraren on­dorio dira eta errudun argiak ditu: enpresa kapitalistak eta hauen mesedetan egiten den politika neoliberala gauzatzen duten alderdi zentralistak eta Euskal Herrian politika basati honi babes guztia ematen dion EAJ-PNV alderdia».

«Kopuruak, gora»
Kezka ere agertu du LABek, lan heriotza kopuruak gora egin duelako. «2011n, 81 langile hil ziren Euskal Herrian, eta 2014an, krisi betean, 39ra jaitsi zen kopurua. Baina ordutik urtetik urtera datuak gora doaz berrrio: 2017an 54 hildako eta 2018an 68 izan dira, %22 igo da kopurua urte betean».

Egoera hau «jasanezina» de­la dio, eta «honen aurrean pa­tro­na­la eta EAJ-PNV sus­pe­rral­di ekonomikoaz» hizketan aritzea kri­tikatu du. Guztiari au­rre egi­teko «iraultza» aldarrikatu du. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!