Marka guztiak hautsi dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 5a, 01:00

Giro ezinhobean eta inoiz baino bikote gehiagorekin eman zioten amaiera, Umore Onan urteari Mus Txapel­ke­tarekin. 21 bikotek hartu zuten parte, baita Ereñotzu eta Her­nanitik joandakoak ere, eta 100 euroko sari nagusia eta oparia, Juan Apezetxea eta Aitor Mendizabalek eraman zuten. Bigarren saria, 50 euro eta oparia, Juan Miguel Ape­zetxea eta Alvaro Legarretak eman zuten. Opari­txoa irabazi zuten hirugarren sail­katu ziren Antonio Zubel­dia eta Juan Eskuderok eta lau­garren sailkatu ziren Martin Huizi eta Joxe Mari Salaberriak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!