‘Zientzialari eroa’, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 12a, 01:00

Haurrentzako ikuskizuna antolatu dute kultur etxean, datorren igandean, urtarrilaren 20an: Zientzialari eroa; Dr Bubble & McFly. Bi kimikari xelebre dira protagonistak. 17:00etan izango da saioa, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta; eta sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, kultur etxean edo www.astigarraga.eus: haurrek 2,5 euro, helduek 5 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!