Magiak hartu zituen etxe eta kaleak atzo, Gabonetako ospakizunei agur esateko. Errege Magoen bisita jaso baitzuten hernaniarrek, euren opariak jaso aurretik.
Urtero bezala, Hernaniko Merkatari eta ostalarien Berriak elkarteak antolatu zuen. Aurrena, bazkalondoren, zaharren egoitzan daudenak bisitatu zituzten, solairuz solairu, eta ondoren egin zuten kale buelta, herrian zehar.
Urbieta kaletik abiatu ziren, urtero bezala, eta Plazan bukatu zuten ibilbidea. Bertan, Erregeei azken eskaerak egiteko aukera izan zuten Hernaniko gaztetxoenek, baita haien muxua jasotzekoa ere.
Sorpresarik haundiena, ordea, gaur jaso dute etxeko txikienek, Gabonetako oporrei agur esateko.