Tolosaldea igeri elkarteko Beñat Bidaola eta Eneka Muñagorri izan ziren garaile Hernaniko Igeriketa Sari Nagusian. Igerilari bakoitzak bi proba egin zituen eta FINA puntuen arabera egin zen sailkapena. Puntu gehien nesketan Muñagorrik lortu zituen 1091 batuz eta mutiletan Bidaolak 909 batu zituen.
Aipatzekoa da Fortuna taldeko Enaitz Goñi hernaniarrak lortutako emaitza 14 urte egin berritan. 849rekin puntu gehien bildu zituen bigarren igerilaria izan zen. Gainera 100 bizkarren 1:04:69 denborarekin Espainiako minimatik segundo eskasera geratu zen.
Hernani taldeko igerilariak ere aritu ziren eta denek beraien denborak hobetzea lortu zuten. Orokorrean txapelketak marka onak izan zituen eta maila polita ikusi zen igerilekuan. Taldeka Tolosaldeak irabazi zuen, baita errelebotan ere.