Asteazkeneko Haur Parkeak ateak itxi baditu ere, oraindik badago jolaserako aukera, Astigarragan. Atzo bezala, gaur ere Jolas Txiki egingo da kultur etxean, 9 eta 12 urte arteko haurrentzako. Hainbat jolas izango dira aukeran, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30etara: mahai-jolasak, ping-pong, futbolina, billarra... Doakoa da.