Bilboko manifestaziora, autobusak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 4a, 01:00

Urtarrilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestaziora joateko autobusak jarriko dira Hernanin eta Astigarragan. Hernanin, 14:45etan aterako dira Atsegindegitik, eta txartelak salgai daude 10 euroan Garin, Txili eta Kitton. Astigarra­gan, Ikatzan eta Zipotzan daude izenemate zerrendak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!