Urteari musikarekin eman nahi diote hasiera Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean. Horrela, gaur, 22:15etan hasita, aurrena mikro ireki saioa eta ondoren, jam session saioa egingo dituzte. Taldeka nahiz bakarka, edozein intsumentu eta edozein hizkuntza eta mailatan jo daiteke. «Helburua gero eta jende gehiagok parte hartzea da», egin dute gonbidapena.