Hitzarturen Hondakin Plana Aldundiari aurkeztuko zaio gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 4a, 01:00

Abenduaren 29an Hernaniko Orona Fundazioan aurkeztu zen Hon­da­kinen Plan tek­ni­koa Gi­puz­ko­a­ko hiri hondakinak ku­de­a­tze­ko, eta GuraSOS elkarteak gaur helaraziko dio Gi­puz­koako Foru Aldundiari, eguerdiko 12:00etan.

Umeei protagonismoa eman nahi zaienez, familiek desfilea egingo dute Donostiako Elkano kaletik sartuta, dan­tza­ri­ekin, eta umeek sinatutako itxa­ro­pen mezua ere helaraziko di­e­te ordezkari politikoei.

«Gizartearekin elkarrizketa bidea zabaltzeko» eskaera
Hitzartu parte-har­tze pro­ze­su­aren bidez ga­ra­tutako Hon­da­kin Plan tekniko hau babestu egin zuten  Gu­ra­SOSek bideratutako Berme Ba­tzordeko or­dezkariek Oronan egindako aurkezpenean, eta, era berean, Gipuz­ko­ako Foru Aldundiari dei egin zioten, «gizartearekin elkarrizketa bi­dea zabaltzera» hondakinen ga­tazkaren inguruan. Ba­tzorde horretako kide dira ekitaldian parte hartu zuten Gar­biñe Bi­u­rrun epailea, Juan Jose Alvarez Zuzenbideko ka­tedraduna, Ber­nardo Atxaga idaz­lea eta Esther Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Inguru­men sailburu ohia.

Batzordeko kide dira, baita ere, Pedro Ibarra EHUko Zu­zenbideko katedradun emeritua eta Ernesto Ganuza Iker­keta Zientifikoen Kontseilu Go­reneko titularra. «Denon artean, etorkizunekoa, behin betikoa eta hondakinen kontuarentzako bideragarria den irtenbide bat eraikitzea» aldarrikatu zuten.

Hondakinak, gordailuetan
Hain zuzen, Aldundiari emango dioten planean proposa-tzen da «aurrez bioegonkortutako udal hondakinak gordailu iner­tizatu bidez kudeatzea, zi­gi­latutako eta isolatutako gelaxketan». Dagoeneko garatua dagoen teknika dela diote, eta «erraustea baztertzen due­na, Tratamendu Mekaniko-Biologikoko planta batekin». Horretarako, Zubietako lantegia proposatzen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!