Sutea Akarregi auzoan, urte berriarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 3a, 01:00

Urte berriaren hasierarekin batera, ezbeharra izan zen Akarregi auzoan. Semper baserriaren gordelekuan gertatu zen; 02:46etan jaso zuen Hernaniko udaltzaingoak abisua, eta segituan bertaratu ziren, suhiltzaileekin eta ertzaintzarekin batera. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ez zen inor bizi gordelekuan, baina ibilgailua guztiz kixkalita geratu zen eta teilatua ere kaltetua izan zen. Sutea kortozirkuitu batek eragin zuela adierazi dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!