Aurreko larunbatean, abenduaren 29an izan zen Errenteriako Gabon Kanten Sariketa Probintziala, eta Urumea bailarako bi taldek jaso zuten saria. Eta ez nolanahikoa; Astigarragako Eragiyok taldea izan zen garaile, Eneko Amondarainen zuzendaritzapean, eta Hernaniko Kantuban Gazte Abesbatzak jaso zuen 3. saria, Jagoba Astiazaranen gidaritzapean.