Goiz Eguzkiren kontzertuak, jarraipena

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 3a, 01:00

Indartsu hasiko da urtea her­naniarrentzat. Atzo izan ziren urtarrileko aurreneko kul­tur agendako ekintzak; horietako bat izan zen Axpik zuzendutako komikigintza tailerra, gaur eta bihar segida izango duena. 
Urteko aurreneko astean egin ohi duen bezala, Urte­berriko kontzertua eskainiko du gaur Goiz Eguzki abesba­tzak. Arratsaldeko 19:00etan hasita izango da, jubilatuen egoitzan. Bazkide eta jarrai­tzaileak gonbidatu dituzte, bereziki.

Gaztetxoenentzat, ‘Goa!zen’ bihar
Bereziki gazteenek gozatzeko moduko oporrak izaten dira negukoak, eta horretarako, egitarau oparoa antolatu du aur­ten Udalak, biharko ekin­tzak borobilduko duena. 
Pau­soka taldearen eskutik, Goa­!­zen an­tzerkiarekin gozatu ede­rra har­tuko dute gaztetxo­enek. Bi saio izango dira; bata, 16:00e­tan, eta bestea, 18:00e­tan. Dena den, bi saioetarako sa­rre­rak agortuta daude, as­palditik.

Baina jarduera horrek ez die Gabonei bukaera emango, hu­rrengo eguneko Errege Ka­bal­gatak egingo du hori.
Horren ondoren, urteko ohiko jarduerei emango zaie hasiera, hau da, irakurketa klubari, bigarren eskuko azo­kari, edota Biteriko ohiko erakusketei.

Txotx denboraldiaren hilabetea, urtarrila
Urte hasiera bakarrik ez, txotx denboraldiaren hasiera ere izaten da urtarrileko protago­nista. Aurten, aurrenekoz, ostiralez egingo da irekiera ofiziala Hernanin, herritarre­kin batera; urtarrilaren 18an izango da hori, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. 

 


-GAUR ETA BIHAR Komikigintza tailerra. Begiralea: Axpi. Adina: 10-14 urte. Lekua: Biteri kultur etxea. Edukiera mugatua. Ordua: 11:00.
-GAUR Urteberriko kontzertua. Goiz Eguzki abesbatza. Lekua: Goiz Eguzki, jubilatuen etxea. Ordua: 19:00etan.
-4 Haur - Gaztetxo antzerkia: Go!azen (sarrerak agortuta). Taldea: Pausoka. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 16:00 + 18:00 (2 saio). Hiz­kuntza: euskera. Adina: 7-12 urte.
-5 Erregeen Kabalgata. Ordua: 18:00.
-10 Irakurketa kluba (1. saioa). Begiralea: Mari. Adina: 3-5 urtekoentzat + gurasoak. Izen-ematea: Udal Liburutegia. Espazioaren edukiera mugatua. Ordua: 17:30.
-12 Bigarren Eskuko Azoka + Kalez Kale Kantari + Erromeria. Ohiko leku eta orduetan.
-17 Ipuin kontaketa: Pello Añorga. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 17:39 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte).
-18 Txotx eguna. Ordua: 19:30.
-24 Nahasteka. Dantza ikuskizuna: Esku harriak Oteizaren (h)aria. MugMus konpainia. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 20:00. Sarrera: 7,50 euro. Sarrerak salgai urtarrilaren 1etik aurrera.
-26 Haurrentzat antzerkia: Benetan be. Inondik inora konpainia. Adina: familia osoarentzat. Hizkuntza: euskera. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 12:00. Sarrerak salgai urtarrilaren 16tik aurrera.
-30 Ipuin kontaketa. Kontalaria: Lur Korta. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 17:30 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte).
-30 Txori txikia eta Krokodiloa. Ipuinaren aurkezpena eta per­formantza. Aktoreak: Unai Agirre, Eñaut Agirre, Jexux Eizagirre eta Bouba. Antolatzailea: Dobera Euskara Elkartea. Hizkuntzak: euskera eta wolof. Lekua: Biteri kultur etxea. Ordua: 19:00.


Literatur solasaldiak
-9 Volver a casa, Yaa Gyasi. Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Liburutegian.
-15 Waterloo-n galdutakoak, Xabier Etxaniz. Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Liburutegian.

Erakusketak
-5-bukaera Oroimen historikoa. Migrazioak. Egilea: Juantxo Egaña.
-8-22 Argazkia. Ainara Garcia.
-5-Otsailak 12 Erliebeko obrak. Egilea: Ainara Garcia.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!