Gabonetako oporrak aprobetxatuz, eskubaloia probatzeko aukera izango dute 2007 eta 2010 urte bitartean jaiotakoek, Hernani Eskubaloi Taldeak antolatuta. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 12:30etara izango da aukera gaur eta bihar, kiroldegiko 1. pistan.
Klubak gonbidatu ditu «eskubaloia ezagutu eta probatu nahi duten neska-mutikoak».
Aurtengo saskia, Kepa Bilbao sanjuandarrarentzat
Urtero banatzen duten Gabonetako saskiak ere, badu sariduna. Aurtengoa 3.347 zenbakiak eskuratu du, eta Kepa Bilbao sanjuandarra izan da sariduna. Zenbakia, aldiz, Sesa Tools infantil nesken taldeko Amane Santakruzek saldu zuen. Besteak beste, Azken Kilometroa dendan eta Lili bat loredendan izan zen sanjuandarra, otarreko sariak jasotzen. Beste hainbat opari ere jaso ditu.