Urtea hastearekin batera jarri dira indarrean, bai Goizuetan eta baita Aranon ere, 2019ko udal tasa eta prezio publikoak, eta karga tasak. Goizuetari dagokionez, 2019ko udal zergen karga tasak 2018ko berdinak izanen dira. Aranoko kasuan, udaleko iragarki oholean ikusi daitezke. Era berean, Aranoko udal tasa eta prezio publikoak 2018ko berdinak izanen dira.