Aurrerapausoa eman du gaurtik aurrera Kronikak, eta edizio bateratuan jasoko ditu hemendik aurrera Hernani, Ereñotzu, Astigarraga, Goizueta eta Aranoko edukiak.
Horrek ekarriko du Astigarragako Astigarragako Kronikaren ibilbidea etetea, eta horren partez, astigartarrek egunero egunero jasotzea Kronika, orain arteko banaketa-puntu berberetan. Baita Kronikaren webgune honetan ere.
Urumeako gainerako herrietan, hau da Hernanin, Ereñotzun, Aranon eta Goizuetan, dagoeneko jasotzen dute egunero, hutsik egin gabe.
Bailararen kohesioan, eragina
2014an hasi zuen, Urumea bailarara zabaldu eta bailara osoko herrien berri emateko bidea. Horretarako sortu ziren Astigarragako Kronika, asteazkenetan, eta Urumeako Kronika, larunbatetan. Eta orain, beste pauso txiki honekin, bailara naturalaren kohesioan eta elkar ezagutzan eragin nahi du, baita Kronikari aberastasuna eman ere.
Asmo horrekin aurkezten du Kronikak 6.617garren alea, ale bateratuaren aurrenekoa. Edizio guztietako aleen baturatik jaio da, eta zenbaki horri emango zaio segida hemendik aurrera.