Idoia Pico eta Anartz Artola, urte zaharreko azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 2a, 01:00

Giro paregabearekin, 18:00ak pasatxo abiatu ziren herenegun, urte zahar egunez, Wu­kroren aldeko San Silbestrea osatzeko gogoz ia 400 korrikalari. Inoiz izan den izenemate kopuru altuena izan dela adierazi du antolakuntzak. 

Plazatik abiatu, eta Lizeaga aldera joan ziren korrikalariak tropelean. Gutxianaka distantziak sortzen hasi ziren, eta bukaerarako, bakar bakarrik, garaile gisa agertu zen Anartz Artola hernaniarra, herriko plazan. Aurreneko gi­zonezkoa izan zen bera; bigarren iritsi zen Vicent Pastor, eta hirugarren, Andoni Olaza­girre.

Emakumezkoen artean, Idoia Pico irundarra izan zen azkarrena; bigarren izan zen Hoki Guerrero, eta hirugarren, Eva Esnaola.

Mozorro onenari saria Harriketarrak laukoteak jaso zuen.

WUKROREN ALDEKO SAN SILBESTREA
Emakumezkoen sailkapena

1. Idoia Pico
2. Hoki Guerrero
3. Eva Esnaola

Gizonezkoen sailkapena
1. Anartz Artola
2. Vicent Pastor
3. Andoni Olazagirre

Mozorro onenari saria
Harriketarrak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!