Urte berriaren hasierarekin, gaueko guardiak egingo dituen farmazia aldaketa ere egin dute gauetako langileek. Hernaniko Perkaiztegi kaleko Aldabe Romero farmaziak hartu zion atzo lekukoa Urbieta kaleko Castilla-Larbururi.
Hortaz, atletismoko pista ondoan dagoen farmazia izango da 2019an zehar, hernaniar, astigartar eta urnietarren urgentzizko beharrak asetuko dituena. Izan ere, hiru herrietako biztanleek Hernanin dute urgentzia zerbitzua.
Ohi bezala, gaueko 22:00etatik goizeko 09:00etara egongo da irekita