Haur Parkea gaur, Gabonetako jarduera bereziak borobiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 2a, 01:00

Jolasean bukatu zuten urtea Astigarragako gaztetxoenek, eta halaxe hasiko dute, baita ere. Eta horretarako, aukera onena izango dute gaurko Haur Parkean. Urtero bezala, Astigarragako kiroldegian ja­rri­ko dute gaur, baina aurten, hainbat atrakzio jarriko dituzte Herri Eskolako atarian.
Goiz eta arratsaldez egongo da irekita, 11:00etatik 13:30e­tara eta 16:30etatik 19:30etara, eta sarrera debalde izango da.

Ondo pasatzeko aukera
Lagunekin eta familiartekoekin ederki pasatzeko aukera izango dute Astigarragako eta Urumea bailarako gaztetxoenek, Haur Parkean. Denetarik egongo da, horretarako: kiroldegian, ludoteka, puzgarriak, wipeout pasabidea eta erratza, gladiadore borroka..., eta ikastolako atarian jarriko dituzte pedalezko ibilgailuen zirkuitua eta ogi eta talo tailerrak. 

Bihar eta etzi Jolas Aretoan aritzeko aukera izango dute 9 eta 12 urte bitartekoek.

Jolas Aretoa, bihar eta etzi
Bihar eta etzi, aldiz, Jolas Are­toan aritzeko aukera izango dute, berriro ere, 9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek. Kultur etxean jarriko dute, aurreko astean be­zalaxe, eta goiz eta arra­tsal­dez egongo da irekita: 11:00e­tatik 13:00etara eta 16:00­etatik 18:30etara. 

Mahai-jolasetan, ping pong­­­­­­en, futbolinean, billarrean eta zurezko hainbat jokoekin aritzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!