Bi txapela, Irazustabarrena eta Huizik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urt. 2a, 01:00

Urtea ezin hobeto bukatu zu­ten Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi palista her­na­ni­arrek, bi final irabazita. Biz­kaia Torneoa irabazi zuten au­rrena larunbatean; eta igan­­­de­an jantzi zuten biga­rren txa­pe­la, Sakanako txapelketan. 

Araiztegi eta Mendizabalen aurka, Bizkaia Torneoan
Aski ezaguna duten biko­tearen kontra jokatu zuten au­rreneko finala, Bizkaia Torne­o­a­rena, Amaia Araiztegi eta Maider Mendizabalen aurka. 

Amaia Araiztegi eta Maider Mendizabal izan zituzten aurkari, larunbatean.

Larruzko paletaz jokatu zuten, eta 4-8, 8-6, 8-3, 7-8 eta 8-3 nagusitu zitzaizkien aur­ka­riei, larunbatean. Ordubete pasatxo iraun zuen partiduak; hasieran aur­kariak indartsu hasi ziren, baina hernania­rrak izan ziren garaile, azkenean.

Sakanan txapela, igandean
Igandean jantzi zuten aste­buruko eta urteko azkeneko txapela, Sakanako Txapel­ketan. Bertan, Irazustabarre­na eta Huizik 25-16 irabazi zieten, Leire Etxaniz bizkaita­rrari eta Ane Isasmendi gas­teiz­tarrari.

Pala eskolaren topaketa, Zumaian
Pala gehiagorekin hasiko dute urtea. Oraingo honetan, pala eskolako gaztetxoen txanda izango da. GEPEk antolatuta, Hernaniko infantilek eta ale­binek Zumaiako Aitzuri kirol­degian izango dute zita bihar.  09:45etan, benjaminak eta alebinak arituko dira, eta 11:15etan, infantilak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!