«Hobe bizitzeko Hernani bat opa dizuegu 2019an»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 31a, 01:00

Urtea bukatzera doanean, her­naniarrei zuzendu zaie Orain Hernani, haien partehartzea eskatu eta eskertzeko, eta urte berria zoriontzeko.
«So­rreratik ezarritako lau urteko zikloaren bukaeran da Orain Hernani. Lau urte daramazkigu, Orainen konfi­an­tza eta botoa jarri zuten per­tso­nen itxaropenei aurre egin nahian. Hobeto edo okerrago egin du­gu, baina ez zaigu inoiz falta izan ilusiorik eta herria ho­betzeko lan egiteko gogorik», azaldu du taldeak. Eta nabarmendu du: «bereziki atseginak izan dira eduki ditugun topaketak, gure taldearengana pro­posamen, iradokizun zein ke­xekin hurbildu diren pertsonekin. Hernanin espazio berri bat irekitzen saiatu gara, he­rritarrek beraiek udal politikan aktiboki parte hartzea sustatzeko asmoz; eta benetan, umiltasunez uste dugu, herri hobe bat egiteko pertsona guztien lankidetza beharrezkoa dela», adierazi dute.

2019an, «Hernani garbiago, zainduago, irisgarriago, partehartzaileago, alaiago eta gardenago bat» 
Bestalde, «azkeneko urteetan be­zalaxe», urte berria zo­rion­du nahi izan die Orain Her­nanik, hernaniar guztiei: «2019rako, Hernani garbiago, zainduago, irisgarriago, parte­har­tzai­lea­go, alaiago eta gardenago bat opa dizuegu; eta usain eta zarata gutxiagorekin, ahal bada. Hobe bizitzeko herri bat opa dizuegu, eta ha­rro sentitzeko aukera emango diguna, Her­nani martxan utzi izanagatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!