Gabonetako Txapelketa jokatu zuten Logroñon, aurreko asteburuan, Hernaniko boleibol taldeek, Logroño eta D’Elhuyar taldeekin. Goiz ederra pasa zuten jokoan, eta arratsaldean borobildu zuten, Superligako partidua ikusteko gonbitearekin. Argazkia ere atera zuten, Logroño Arluy taldeko kideekin. Ligako liderra da talde errioxarra, partidu guztiak irabazita. Onenetatik ikasteko aukera izan zuten, beraz, hernaniarrek.