Mozorro festa, urtea korrika bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 31a, 01:00

Eguraldia ere lagun izango dute aurten, urtea korrika eta umore ederrean agurtu nahi dutenek. Wukroren aldeko San Silbestrea egingo dute gaur, arratsaldeko 17:30etan hasita.
Gaztetxoak izango dira ko­rrika egiten aurrenekoak. Has­teko, 8 urte artekoak abiatuko dira, 300 metroko ibilbidea osa­tzeko. Ondoren, 17:45etan, 9-13 urte bitartekoen txanda izango da, eta 800 metro egin­go dituzte haiek.
Eta azkenik, 18:00etan abia­tuko da lasterketa nagusia, 14 urtetik gorakoena. Aurreko ur­teetan bezala, 4 kilometroko zir­kuitua osatuko dute: Plazatik Lizeaga aldera abiatu, auzoari buelta eman, Atzietatik Zin­ko­e­neara jaitsi eta handik Flo­ri­dara, Montebideo eta Karmelo Labakatik Latsunbeberrira igo, auzoari buelta, eta Urbieta ka­letik Plaza Berrira azalduta, Kale Nagusian gora bukatu, ikusleek osatuko duten pa­si­llo­tik igarota, Plazaraino.

Azkeneko izenemateak gaur, irteera gunean bertan
Korrikalariek, Plazan jasoko dituzte dortsalak eta opariak, probaren aurretik. Eta orain­dik apuntatu ez dire­nek, bertan izango dute azke­ne­ko aukera; 11 euro izango dira.
Hiru lasterketetan, sariak emango dizkiete aurreneko hiru sailkatuei; eta aurten ere, beste sari berezi bat ere izango da: mozorro onenari saria.
Urtero urtero, mozorrotuta hartu dute parte, hainbat eta hainbat korrikalarik; baita iaz ere, eguraldi petrala izan arren. Beraz, gaurko ira­gar­pena iku­si­ta, ez dira gutxi izan­go, mo­zorro originalenak bilatu, eta urtea korrika baka­rrik ez, umo­­rez agurtuko dutenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!