Santa Barbarara mendi buelta, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 30a, 01:00

Gabonetako egitarauaren barruan, biharko jarri du bigarren zita, Portuko Auzo Elkarteak. Mendi buelta egingo dute Santa Barbarara, urte bukaera ospatzeko. Goizeko 10:30etan abiatuko dira plazatik. Asteazkenean, berriz, umeentzako pelikula jarriko dute, arratsaldeko 17:30etan hasita. Eta ostegunean, azkenik, erroskilla tailerra egingo dute, 16:30etatik aurrera; eta bukaeran, merendola ere bai. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!