Joan den urtean bezala, Urte Zahar Egunean jarriko dute Gabonetako disko eta liburu azoka, Plaza Berrin, goizeko 10:30etatik 14:00etara. Egoera onean dauden 1.000 liburu, disko eta CD baino gehiago egongo dira eskuragarri; eta material bilketa ere egingo dute: nahi duenak, eman ditzake erabiltzen ez dituen liburu, musika CD eta binilozko diskoak. Norbaitek materiala eman nahi badu, baina ezin badu bihar gerturatu, emailez idatzi dezake, beraiekin harremanetan jartzeko: azokasolidario@gmail.com. Gainera, www.azokasolidario.eus webgunean daukate, ekintza guztiei buruzko informazioa.