Urte Zaharrean piroteknia erabiltzeak segurtasun arazoak sortzen dituela eta, hiru arau ezarri ditu Udalak, arriskuak murrizteko: soilik 00:00etatik 00:15etara erabili ahal izango da piroteknia; Kaxkoan debekatuta dago bere erabilera, etxe askoren egitura egurrezkoa baita, eta sua sortu eta zabaltzeko arriskua haundia; eta Kaxkotik kanpo, eremu irekietan soilik erabili daiteke.