Kalera Kalera dinamikak antolatuta, Martuteneko espetxera martxa egingo dute gaur, Bada garaia, presoak kalera lelopean. Goizeko 10:30etan abiatuko da adar bat Hernanitik, Zinkoeneatik; eta 11:00etan beste bat Donostiatik. 12:00etan iritsiko dira espetxe aurrera, eta ekitaldia egingo dute. Arkaitz Rodriguezek, Sortuko idazkari nagusiak, hartuko du hitza.