Kaxkoan dauden paperontzi biribilak egokituko dira ikusmen urritasuna dutenentzat datorren asteetan. Honela jakingo dute gaika non bota dezaketen hondakina. Hori Aritz Hernani Menak diseinatutako tope bat duen tapa baten bitartez jakingo dute. Tope horrek adieraziko du non dagoen errefuxaren zuloa eta ondoren eskubitara datoz hurrenez-hurren plastiko eta ontzi arinena, papera eta organikoa.
Bakoitzak bere kolorea eta adierazgarria du, braillez ere idatzita daude baina ikusmen urritasuna duten edota itsuak diren pertsona guztiek ez dute braillea irakurtzen, eta horren ondorioz, pertsona horiek ezin dituzte hondakinak modu egokian sailkatu.
Gabezia horretaz konturatu ziren Koxka Elkartean eta Udalarengana jo zuten. Arazoari konponbidea emateko ideia bat zuten eskuartean: arazo hori konponduko zuen diseinu berezi bat egitea, non eta Mondragon Unibertsitatean. Bertan, Aritz Hernani hernaniar batek eredu hori diseinatzeko eta propotipoa garatzeko ardura hartu zuen Luis Gorrotxategiren laguntzarekin. Gradu amaierarako titulua eskuratzeko lan hori landu zuen eta gaur horren emaitza aurkeztu du.
Lanketan, Aritz Hernanik azaldu duenaren arabera, «prototipo desberdinak landu eta gero» Kaxkoko paperontzietan jarriko dena aurkeztu zuen. «Bastoiarekin antzeman daiteke topea eta, hori erreferentzia hartuta, eskubira joanez gero, errefusaren ondoren ontzi arinak, gero papera eta azkena, organikoaren zuloa doa. Beti orden bera errespetatu behar dute paperontziek», erantsi du.
Koxka Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, «gaitasun desberdinak dituzten pertsonek ohiko eginbeharrak autonomiaz egin ahal izatea ezinbestekoa da». yy