Urko Garmendiak eta Egoitz Peñagarikanok, txapeldunaren saria

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 30a, 01:00

Aurreko larunbatean, abenduaren 22an, banatu zituen 2018 urteko sariak, Euskadiko Motoziklismo Fede­razioak. Durangon egin zuten ekitaldia, eta sarituen artean izan ziren bi hernaniar, Euskadiko txapeldun izan baitira aurten, enduron, bakoitza kategoria batean: 23 urtez azpikoetan lortu du garaipena Urko Garmendiak, eta beteranoetan nagusitu da Egoitz Peñagarikano.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!