«Urtea kantu, kopla eta bertsoz agurtzeko», errondarekin bat egiteko gonbitea

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 30a, 01:00

Ate joka dago urte berria, bai­na iritsi baino lehen, buka­tze­ra dijoana ondo agurtu nahi dute, Hernaniko Ohitura Zaha­rrak abesbatzako kideek. Eta horretarako, urteroko zitari hutsik egin gabe, Urte Zaha­rre­ko Erronda antolatu dute bihar arratsaldean.
Udaletxeko arkupeetan jarri dute elkartzeko hitzordua, arra­tsaldeko 17:00etan, «tri­kitixa­ren doinupean» abiatzeko ber­tatik; eta azaltzera animatu dituzte he­rritar guztiak: «ohi­tu­rari jarraituz, Urte Zaha­rre­ko Erronda anto­la­tu dugu, eta herriko alde zaha­rreko kalee­tatik barrena, urte­a­ri kantu, kopla eta bertsoz agur esateko asmoz, gu­re­kin bat egitera gon­­bi­da­tu nahi zaitugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!