Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunearekin eta bertan ekintzaile berriekin topo egiteak barne poza piztu zidan. Egoera berean dauden ekintzaileekin kontaktua izateak, pertsona baloratua eta indarberritua sentiarazten zaitu. Baina jarraian beste galdera bat bururatzen zaizu, antzeko lanak ditugunok ba al dugu geure tartea eta ikuslegoa? Kideren bat aurreratuko al zait nire egitasmoan, nire lanean? Ala konpetentzia hau gure lan eta proiektuaren eragilea bihur daiteke?
Konpetentzia hitza azaltzen den bakoitzean oilo ipurdia ageri ohi zaio bati baino gehiagori… Esanahiaz alda al daiteke eta konpetentzia beharrean laguntasun, hauspo edo ikaskide gisa ulertzera iritsi? Proiektu bateratzaile eta pertsonala landuko duena? Bata bestearengandik ikasi eta erakutsiko dioguna?
Konpetentzia lagun bihurtzea, erabaki norberekoi bezain eraginkor, eraikitzaile, sortzailea, eraldatzailea, berri eta lagunkoia izatera hel daiteke. Eta denok irabazi.
Konpetentzia beraz, lan eta ekintza antzekoetan gabiltzanok elkarrekin indartsuagoa izateko aukera aparta dirudi orain. Bakoitzaren egitasmoa elkarrekin aurrera eramateko bidelaguna.
Idoia Telleria Maritxalar
www.idophotographylab.com
Barne erretratuak kanporatzen,
erretratu soziala.